Museoko taldea

Museoaren zeregin nagusia (arte modernoa eta garaikidea kontserbatzea eta erakustea) kalitate handiko arte-programazio eta bildumaren bidez betetzen da. Arte ardura arloak zehazten ditu bien kontzeptuak, eta ikertu eta dokumentatzen ditu. Arloa arte-arduradun talde batek (pool) osatzen du, eta Museoaren arte-izaera sendotzen laguntzen du, baita Museoak berak antolatutako erakusketak garatzen ere.

Erakundearen funtsezko alderdietako bat hezkuntza-orientabidea da: hezkuntza eta interpretazio jardunak helburu du arte modernoaren eta garaikidearen kultura publikoari hurbiltzea; horretarako arte-edukiak interpretatzen dira eta diziplina asko barne hartzen dituzten eta publiko anitza xede duten hezkuntza-egitarau eta –jarduerak sortu eta abian jartzen dira.

Arte-edukien antolakuntzak dakar erakusketa-programa koordinatzea eta kudeatzea. Jardun horretan hainbat lan-eremu daude, besteak beste, erakusketen alderdi logistikoen erregistroa eta kudeaketa, artelanen artapena eta manipulazioa eta erakusketa bakoitzaren museografiaren zehaztapena eta ekoizpena.

Komunikazio eta irudi jardunek xede dute Museoaren bikaintasunen irudia askotariko euskarri eta hedabideenetan zabaltzea, besteak beste, hauetan: argitalpenak eta euskarri grafikoak; Museoko Denda-Liburudendan saltzen diren kalitate handiko produktuak —Museoaren autofinantzazioan laguntzen dutenak, gainera—; eta komunikazio eta marketin jarduerak, zeinek asmo duten erakundearen entzutea eta proiekzioa handitzea eta Museoaren jardueren berri ematea.

Bestalde, Idazkaritza Nagusiak Museoaren jarduna indarrean dagoen lege-araudiaren araberakoa izatearen ardura du. Halaber bere gain hartzen ditu Museoko arlo guztietako barne-kontrola eta lege aholkularitza eta kanpoko eta erakundeekiko harremanak. kanpoko eta erakundeekiko harremanak.

Guggenheim Bilbao Museoaren jarduerak, bezeroei dagokienez, xede du autofinantzaketa maila handiari laguntzeko gizartearen eta enpresen babesa, baita babes ekonomikoa, lortzea. Babes horrek bi gauzatze ditu: Kide Korporatiboen Programa eta Banakako Kideen Programa. Kide Korporatiboen Programaren helburua da enpresen ekarpenak albait handienak izan daitezen saiatzea eta askotariko proiektuetarako babesleak lortzea. Banakako Kideen Programak, bestalde, gizartearen babesa kudeatzen du; Museoarekin bat egiteko hainbat modu eskaintzen du, Museoaren jarduerez eta zerbitzuez gozatzeko abantailak dituztenak. Era berean, Museoaren zerbitzuek bisitariaren esperientzia albait onena izaten laguntzen dute, eta bisitaldiari balio erantsia gehitzen diote, gogobetetze maila handiena izan dadin eta bisitaldia errepikatzea sustatzeko.

Eraldaketa Digitaleko arloak erakundeko maila guztietan bideratzen du behar den informazioaren irisgarritasuna, segurtasuna eta fidagarritasuna.

Azkenik, giza baliabideen jardunak Museoko langileen gogobetetzea eta konpromisoa ditu gai, erakundearen Xede Estrategikoak betetzen direla bermatzeko. Jardun horrek barne hartzeko ditu segurtasuna —pertsonena, artelanena eta Museoko bestelako ekipamenduena—; erakundearen egoitza fisikoaren mantentzea, kalitate handia gordetzeko eta ingurumenean kalterik txikiena eragiteko.

Egituraketa honetan ere badaude zeharkako batzordeak, jardunaren hainbat eremuetako ordezkariz osatuak. Funtzio bidezko antolakuntza honek komunikazioa eta erabaki-hartzea errazten du, Museoaren ikuspegi integrala eskaintzen baitu.