Guggenheim Bilbao Museoaren Kide Korporatiboen Programak ehun enpresa baino gehiagoren babesa jasotzen du iraunkorki. Ezaugarri, tamaina eta jarduera-eremu desberdinetako enpresek dute programa honetan parte hartzeko aukera. Museoa babesteak onura ugariak bezain erakargarriak dakartza berekin, komunikaziokoeta harreman publikoetako estrategietan sar daitezkeenak.
1997an zabaldu zenetik, Museoaren asmoa izan da nazioartean artearen erreferentzia izatea, baita Euskal Herriaren suspertze ekonomikoaren ikur ere. Eta helburu hori Museoaren Kide Korporatiboen laguntzari esker bete ahal izan da. Horrexegatik, publikoki eman nahi dizkiegu eskerrak enpresei, haiengandik etengabe jasotako babes handiagatik, eta baita beste enpresa batzuk animatu ere Guggenheim Bilbao Museoaren proiektuan partaide izatera.
JUAN IGNACIO VIDARTE
Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia