Egin zaitez Museoaren Lagun
Hainbat modalitate eskaintzen dizkizugu Museoari laguntzeko eta eskaintzen dizugun guztiaz gozatzen hasteko.
Artea eta kultura gustuko dituzten 21.000 Lagunek baino gehiagok osatzen dute komunitate hau; bertako kideek beren babesa eskaintzen digute urtero, eta Museoa garatzen laguntzen.
Gozatu Museoaz hurbiletik eta modu paregabean, eta aprobetxatu Lagun izatearen abantailak.
Hainbat modalitate eskaintzen dizkizugu Museoari laguntzeko eta eskaintzen dizugun guztiaz gozatzen hasteko.
Sartu zuzenean zure Lagun txartelarekin ilararik egin gabe eta atera etekina deskontuei gure Denda-Liburudendan, kafetegian eta jatetxeetan, baita gure jardueretan ere. Zure zain izango gara Museoan Lagunentzako proposamen esklusiboekin.
Banakako txartel 1
40 € urtean
Ohorezko Kideen kategoria Museoaren ateak zabaltzearekin batera sortu zen, eta enpresekin eta kulturarekin lotura esanguratsua duten pertsonek osatzen dute. Inauguratu zenetik, gizarteak Museoari eskaini dion laguntzaren isla dira Ohorezko Kideak, eta beren ekarpenekin erakundea mantentzen eta garatzen laguntzen dute. Ohorezko Kideek Museoaren Bildumako obrak kontserbatzen laguntzen dute.
Informazio gehiago lortzeko, deitu 94 435 90 81 telefono-zenbakira edo idatzi osalazar@guggenheim-bilbao.eus helbide elektronikora.
Hasi saioa eta ikusi eduki esklusiboa zure gune pribatuan
Bestela, etorri Museoko Atondoan dagoen Community Mahaira.