Jasangarritasuna
header-sostenibilidad
image

Ingurumen-erantzukizunaren adirazpena

Ingurumena zaintzea eta garapen jasangarriko printzipioak jarraitzea konpromisotzat hartu ditu Guggenheim Bilbao Museoak.

Konpromiso hori etengabeko lana da: Museoaren xedea da, batetik, bere jardueraren ingurumen-inpaktua murriztea, energia-irtenbide jasangarriak eta kutsatzen ez duten prozesuak garatuz eta ezarriz; eta bestetik, ekoeraginkortasunera bideratutako jarduerak sustatzea.

NEUTRALTASUN KLIMATIKOA 2030 URTERAKO

  • 2025 Museoak Gettyren Arte eta Jasangarritasun beka lortu du. Culture for the Planet plataformarekin lotu da Kide Fundatzaile gisa, eta Gallery Climate Coalition – GCCko kide aktibo izaten jarraituko du.
  • 2023 Guggenheim Bilbao Museoa Gallery Climate Coalition-en (GCC) parte hartzen duen lehen museoa izatera iritsi zen estatuan. GCC museoen sektorean ingurumen-inpaktua murrizteko lanean diharduten artearen arloko erakundeen nazioarteko komunitatea da.
  • 2022 Museoaren Ingurumen Jasangarritasunerako lehen Ekintza Plana garatu zen zeharkako ikuspegiarekin.

Eguzki panelak

Gasaren kontsumoa

%

murriztu dugu

Energia elektriko

%

berriztagarria erabiltzen dugu

interior
Equipo
exterior

Guggenheim Bilbao Museoak hogei urte baino gehiago daramatza ingurumen-arloko erantzukizunaren abangoardian

banner
Sostenibilidad

Ezagutu

Eguzki-panelak

Guggenheim Bilbao Museoak 300 eguzki-panel instalatu ditu bere teilatu lauetan. Panel horiei esker, % 5 inguru aurrezten da Museoaren kontsumo elektrikoan, eta erakusketa-areto guztien argiztapen-beharrei erantzuten zaie.

Ikus-entzunezko kanala

Hurbil zaitez Artera eta jardueretara kanal berriaren bitartez.