2.1 Erabilera
Baldintza Orokorretan besterik xedatzen ez bada, Guggenheim-bilbao webgunera doan sartu ahal da. Erabiltzaileak bakarrik telekomunikazio sarearekin konektatzeko bere hornitzailearekin kontratatutako kostua ordainduko du.
Erabiltzaileak jakin behar du, eta bere borondatez eta berariaz onartzen du Guggenheim-bilbao webgunea erabiltzea bere erantzukizun eta ardurapean dela.
Guggenheim-bilbao webgunea erabiltzerakoan, erabiltzaileak hitz ematen du ez duela egingo FMGBren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer; ez eta Guggenheim-bilbao webgunea kaltetu, hondatu edo gainkargatu edo, modu batera edo bestera, webguneak ohi bezala erabiltzea oztopatuko lukeen ezer ere.
FMGBk egoki irizten dien segurtasun neurriak hartzen ditu antzemateko birusik ote dagoen. Halere, erabiltzaileak jakin behar du informatikako sistemen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak eta, beraz, FMGBk ezin duela ziurtatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo bere dokumentu elektronikoetan zein fitxategietan birusik edo aldaketak eragin ditzakeen bestelako elementurik egongo ez denik.
2.2 Edukiak
Guggenheim-bilbao webguneko edukiak erabiltzailearen esku jartzen ditu FMGBk, bai berezko informazioa bai hirugarrenena erabiliz.
FMGB saiatzen da Edukiak ahalik eta kalitaterik handienekoak izan daitezen eta eguneratuak egon daitezen. Hala ere, ez du bermatzen Edukiak erabilgarriak, zehatzak, sakonak, egokiak eta/edo gaur egungoak izatea.
2.3 Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak
2.3.1 Orokorrean
Guggenheim-bilbao webguneko eduki guztiak FMGBren jabetzakoak dira edo legezko jabeenak. Eduki horien barruan sartzen dira, izaera mugatzailerik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua, horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak eta markak, izen komertzialak edo beste edozein ikur bereizgarri. Horrenbestez, erreserbatuta daude eduki horien gaineko eskubide guztiak. FMGB Guggenheim Bilbao Museoa │ Erreproduzitutako lanen © Egileen © FMGB Guggenheim Bilbao Museoa © VEGAP, Bilbao
Baldintza Orokor hauen bitartez, ez da jabetza intelektual edo industrialerako inolako eskubiderik ematen Guggenheim-bilbao webgunearen gainean, ezta berau osatzen duten elementu bakar baten gainean ere. Berariaz debekatuta dago erabiltzaileak edukien kopia egitea, eraldatzea, merkaturatzea, jendaurrean komunikatzea, eskura jartzea, ateratzea, berriz erabiltzea, berriz bidaltzea edo bestela erabiltzea, edozein modu edo prozedura erabiliz ere, salbu eta eskubideen legezko jabeek horretarako baimena espresuki eta idatziz ematen ez badute.
Bereziki, Guggenheim Bilbao Museoa eraikinaren irudikapen grafikoa erregistratutako marka da, jabetza intelektualeko beste eskubideei uko egin gabe. Hori dela eta, jabe izateak erabilera esklusiboa ematen dio FMGBri irudikapen hori erabiltzeko, kopiak egiteko, jakinarazpen publikoa egiteko edo merkaturatzeko, baita baimendu gabeko hirugarrengoek ez hartzeko eskumena ere. Hertsiki debekatuta dago Guggenheim Bilbao Museoaren irudiak erreproduzitzea, jakinarazpen publikoa egitea, eraldatzea edo merkaturatzea, edozein euskarritan eta edozein xedetarako erabiltzea, aurretik FMGBk idatziz baimena eman gabe.
Erabiltzaileak edukiak ikusi ahal izango ditu; baita aldi baterako kopia pribatu bat egin ere, erabilera pertsonal eta pribaturako bere sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea), baldin eta helburua ez bada merkataritza jarduerak edo jarduera profesionalak egitea. Erabiltzaileak ezingo ditu Edukiak lortu (eta ez du lortzen saiatu behar), berariaz bere eskura jarri diren edo Interneten erabili ohi diren bitarteko edo prozeduren bidez ez bada (baldin eta azken horiek Guggenheim-bilbao webguneari kalte egiten ez badiote edo erabilezin bihurtzen ez badute). Noiznahi, erabiltzaileak errespetatu beharko ditu FMGBren edo hirugarrenen jabetzakoa den Guggenheim-bilbao webgunearen gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak. Webgunean dauden materialak eta informazioa baimenik gabe erabiltzeak jabetza intelektual edo industrialari buruzko legea eta aplikagarri diren besteei buruzko legea urratzea ekar dezake.
2.3.2 Hedabideek erabilera informatiboa egitea
FMGBk Prentsa Bulegoan erregistratuta dauden hedabideetako profesionalen helmenean jartzen ditu informazioa emateko soilik erabiliko diren irudiak, Jabetza Intelektualaren Legean, Testu Bateginaren 35. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Ematen diren eraikinaren eta artelanen argazkiak bakarrik helburu informatzaileekin erabili ahalko dira, eta debekatua dago argazkiak erreproduzitu, publikoki azaldu eta/edo hedatzea, beste ekitaldiren batean, FMGBren idatzizko baimena izan gabe.
Museo Guggenheim Bilbao eraikinaren errepresentazio grafikoa erregistratutako marka da eta bere jabe izateak erabilera esklusiboa ematen dio FMGBri salerosketari dagokionez. Guggenheim Bilbao Museoaren argazkiak eta horien egile-eskubideak FMGBko jabetza dira. Edozein erreprodukziok FMGB Guggenheim Bilbao Museoaren © kreditua, tokia eta erreprodukzio-urtea hartuko ditu barne.
Artelanak erreproduzitzen dituzten irudiak erabiltzean, indarrean dagoen araudian aurreikusitakoa bete beharko da eta, bereziki, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginean aurreikusitakoa. Irudi horien erabiltzaileek eskatu beharko dituzte nahitaezkoak diren baimenak edota lizentziak eta, hala dagokionean, egile eskubideak ordaindu beharko dizkiete irudi horien titularrei edo ordezkatzen dituzten kudeaketa entitateei. Artelanen argazkien erreprodukzioan beti agertu beharko da haiei gehitutako kreditua.
Argazkiak oso-osorik erreproduzituko dira eta debekatua dago argazkiak, hizkiak, testua, eta abar sartzea. Zati baten erreprodukzioak, nolanahi ere, FMGBko idatzizko baimena eskatzen du, edota artelanen gaineko eskubideak dituen titularrarena.
FMGB ez da inoiz ere erantzule izango baimenduta ez dauden hirugarren pertsonek artelanen erreprodukzioak legez kontra erabiltzetik sor daitezkeen kalte edo galeren aurrean, ezta indarrean dauden legezko xedapenak haustetik ere.
2.4 Hiperestekak eta Webgune estekatuak
2.4.1 Hiperestekak
Erabiltzaileak eta, orokorrean, edozein pertsona fisiko edo juridikok bere webgunetik Guggenheim-bilbao webgunera (“Hiperesteka”) hiperesteka bat edo esteka egiteko gailu tekniko bat (adibidez, loturak edo botoiak) jarri nahi baditu, FMGBren aldez aurreko baimena lortu beharko du idatziz.
Dena den, Hiperesteka jartzeak ez du esan nahi FMGBren eta webgunearen jabearen artean inolako harremanik dagoenik Hiperesteka hori sortzeko; ezta FMGBk horren eduki edo zerbitzurik onartzen duenik ere.
Nolanahi ere, FMGBk Guggenheim-bilbao webgunera doan edozein hiperesteka debekatu edo erabilezin bihurtzeko eskubidea izango du. Bereziki hiperesteka hori agertzen den webguneko jarduera edo edukiak zilegi ez direnean.
2.4.2 Webgune estekatuak
Guggenheim-bilbao webguneak, bakarrik Interneten eskuragarri dagoen informazioa, edukiak eta zerbitzuak lortzeko, hiperestekak edo esteka egiteko gailu teknikoak (loturak edo botoiak, adibidez) erabiltzailearen esku jartzen ditu. Horri esker, erabiltzaileak sarbidea izango du hirugarrenen edo hirugarrenek kudeatutako webgune edo Interneteko atarietara (“Webgune estekatuak”).
FMGBk ez ditu merkaturatzen —ez berez ez hirugarrenen bidez— Webgune estekatuetan dagoen informazioa, edukiak edo zerbitzuak. Ez ditu, inolaz ere, onartzen, gainbegiratzen edo kontrolatzen berorietan dauden edukiak, zerbitzuak edo bestelako materialak. Beraz, erabiltzaileak bere gain hartzen du webgune horietan nabigatzeko ardura guztia.