Ikasi
image

Ikasi

Guggenheim Bilbao Museoak tresna, programa eta jarduera ugari jartzen ditu pertsona guztien eskura, arte modernoa eta garaikidea eta kultura, oro har, ezagutu eta horietaz goza dezaten. BBK Museoaren Patroi Estrategikoa da, eta, horren lankidetzari esker, erakusketa-programazioa, Bildumako Maisulanak eta arkitektura eskuragarri daude behar bereziak dituzten pertsonentzat.

Ezagutu

Mundo escolar | Aprende | Guggenheim Bilbao Museoa

Museoa elkarrekin ikasteko eta gozatzeko gune gisa. Irakasleak, Museoko hezitzaileak eta artistak daude, ikasteko prozesuetan laguntzeko.

Familiak | Ikasi | Guggenheim Bilbao Museoa

Sei hilabetetik aurrerako haurrentzako eta haiekin datozen helduentzako tresna, gune eta programa espezifikoak. Museoan atseginak eta guztientzat aberasgarriak diren esperientziez gozatzeko hainbat modu.

Behar bereziak dituzten taldeentzako bisitaldiak | Guggenheim Bilbao Museoa

Gaur egun, museoek eta arte- eta hezkuntza-praktikak oso eginkizun garrantzitsua dute gizartea aldatzeko eragile gisa. Hezkuntzako hainbat eragile eta parte-hartzailek gauzatutako prozesu pedagogiko eraldatzaileen bidez, Guggenheim Bilbao Museoak arreta berezia eskaintzen die komunitateei eta haien balio eta behar sozialei.

Bisitaldi autokudeatuak | Ikasi | Guggenheim Bilbao Museoa

Museoko bisitaldietan artea esperimentatzea eta aztertzea eta hartaz gustura hitz egitea oso erraza da Artez busti programaren bidez: gidaridun bisitaldiak eta bisitaldi laburrak, ibilbide iruzkinduak, behar bereziak dituztenentzako bisitaldiak, eremu didaktikoak eta entzuteko gidak eskaintzen ditu.

image

Prestakuntza

Guggenheim Bilbao Museoak nazioarteko Basque artist program eta Basque Internships beka-programak eskaintzen dizkie artista gazteei eta ikasleei; era berean, Hilla Rebay International Fellowship programan laguntzen du.

Informazioa eta erreserbak