Didaktika proiektuak erakusketetako ideia nagusiak sakontzen laguntzen dio bisitariari, hezkuntza guneen eta jarduera berezien bitartez.
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketaren baitan, arte garaikide txinatarra bere testuinguruan kokatzen laguntzen duen kronologia oso bat aurkezten du gune didaktiko honek. Kronologia hori Mao Zedong-en heriotzarekin eta Iraultza Kulturalaren amaierarekin hasten da, 1976an, eta artista txinatarren bizitzan eta haiek sortu duten obran eragina izan duten aldaketa ekonomiko, politiko eta sozial garrantzitsuenak seinalatzen ditu. Orobat azaltzen dira kronologia honetan XXI. mendeko potentzia global gisa Txinak izan duen goraldian zerikusia izan duten gertaera geopolitiko garrantzitsuenak ere. Horrek guztiak aretoetan ikusgai jarri den artea hobeto ulertzen lagunduko du.