Hain urrun eta hain gertu
Loturiko gai edo curriculum arloa: Giza Zientziak eta Atzerriko Hizkuntza
Staten Island-eko Public School 48ko 3 maila eta Trapagarango San Gabriel ikastetxeko 5. maila
Irakasleak: Rakel Tabernilla eta Ms. Ziel
Artistak: Jeff Hopkins eta Elssie Ansareo
Hizkuntza: ingelesa
Bi ikastetxetako ikasleak, bata Trapagarangoa eta bestea New Yorkekoa, sei astez e-mailez elkarri idazten aritu ziren. Haien proiektu artistikoen dokumentazioa eta argazkiak trukatu zituzten, eta bi inguruneetako ezaugarriei eta gauza arruntei buruzko informazioa partekatu zuten. Esperientzia horren bitartez, ingelesezko adierazpen idatzia indartu zuten, hizkuntza lagun berriekin komunikatzeko baliagarria dela modu praktikoan egiaztatuaz. Oso ezberdinak? Oso urrunekoak? Agian ez hainbeste.
Mezuen trukearen laburpena: “Eskerrik asko zuen hitz eta argazki guztiengatik, izugarrizko alaitasuna eta inspirazioa eman digute-eta”.