Pablo Picasso
Plâtre “Femme au vase” dans l’atelier de Boisgeloup, Gisors, en avril 1937
Maar Dora (dite), Markovitch Henriette Dora (1907-1997)
© Sucesión, Pablo Picasso, Madrid, 2023.
© Dora Maar, VEGAP, Bilbao
1930ean, Château de Boisgeloup erosi zuen Picassok, eta bizitoki hark aukera berriak eskaini zizkion. Ukuilu handi bat egokitu eta eskultura-laborategi bihurtu ondoren, formen, materialen eta eskalaren gaineko esperimentazio handiko etapa bati ekin zion Picassok. Igeltsua zuzenean manipulatzeak aukera eman zion artistari tamaina handiko bolumen sentsualak sortzeko, objektu aurkituekin ensanblajeak egiteko edo, besterik gabe, haiek iradokitzeko hainbat material —kartoi uzkurtua, landareen eta zuhaitzen hostoak, sare metalikoa zein pastelgintzako moldeak— igeltsuaren kontra zanpatuta lortutako testuren bidez. Artistak sortutako emakumezko irudiek ugalkortasunaren historiaurreko jainkosak dirudite beren formengatik.
Babeslea: