
Eskultura bizidun batek sendatu al dezake gizakiak ingurumenari eragindako kaltea? Mel Chin (1951) estatubatuarrak artelan kontzeptual gisa sortu zuen Biziberritze-eremua (1991), eta landareen bidez lurra sendatzeko esperimentu zientifiko gisa egikaritu zuen. St. Paul hiriko (Minnesota) Pig’s Eye zabortegiaren ondoan kokatuta dagoen lursail bat aukeratu zuen esperimentua egiteko. Zabortegiko hondakin-uren eta han erretako zaborraren ondorioz lursail hura kadmioz, zinkez eta nikelez kutsatuta zegoen, eta Chinek, metal astunak xurgatzeko gaitasuna duen Thlaspi landare-barietatea baliatuz, hango substratua biziberritu zuen. Landare hipermetatzaileek metal astunak hartzen dituzte sustraien bidez, eta hostoetara eramaten dituzte. Ondoren, landarea erraustuz gero, metal horiek berreskuratu eta berrerabili egin daitezke.
Mel Chin
Biziberritze-eremua, 1991–gaur egun arte
Landareak, hesi industriala hondakin arriskutsuen zabortegi batean
Proiektu jarraitua, Dr. Rufus Chaney (USDAko ikertzaile nagusia) laguntzarekin
Artista beraren kortesiaz
© Mel Chin, Bilbo 2025
