
Zirkulartasuna erakusketarako hautatutako obra askoren planteamenduan bertan txertatuta dago. Obra horiek garatuz eta eraldatuz joango dira erakusketak dirauen bitartean. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970ekoaren hasieran, Hans Haacke (1936) artistak Belar-kuboa, Belarra hazten eta Hazkunde gidatua obrak sortu zituen, erakustareto artifizialaren barruan bir-sortutako artelan kontzeptual bizi eta berriztagarri gisa sortu ere: haziz betetako lur-muino bat, adibidez, edo lekak landatuta dituen sail bat (haziak Museoan bertan ernamuindu eta kimu berdeak eman ondoren, landareak zimeldu egingo dira beren bizi-zikloa osatu arte). Erakusketa amaitzean, obra bakoitzaren osagaiak konpostatu egingo dira. Sorkuntza-lan zirkular horiek aurrerago egiten diren bestelako erakusketetan baino ezingo dira hezurmamitu; testuinguru berri batean bir-sortuta, alegia.
Hans Haacke
Zuzendutako hazkuntza, 1970/72
Babarrunak, lurra, kordela
Neurri aldakorrak
© Hans Haacke / Artists Rights Society (ARS), New York / VG Bild-Kunst, Bonn.
Artista eta Paula Cooper Gallery (New York) galeriaren kortesiaz
© Hans Haacke, VEGAP, Bilbo 2025
