El Anatsui
El Anatsui

Hirugarren solairua

El Anatsui (1944) Nigerian kokatutako artista ghanatarra da, eskultura garaikideko erreferenteetako bat, eta 1998an edari alkoholdunen aluminiozko tapoiak erabiltzen hasi zen bere obrak egiteko. Materialak manipulatzeko aukera mordoa eskaintzen zizkion eta Afrikaren historiari eta kolonialismoari buruzko irakurketa ugari ere bai.

Museoaren Bildumaren 25 urteak ospatzeko erakusketa dela-eta, 304 aretoak bere hasierako itxura berreskuratu eta berriro Atari aldera ireki da, Handituz doan itsasoa lan monumentala hartzeko. Izenburu oroitarazleak klima-aldaketa globalaren arriskuak gogorarazten dizkigu. Forma organikoek eta monokromek galeriaren kanpoaldeko titaniozko gainazal distiratsuarekin durundi egiten dute. Zer-nolako istorioak kontatu diezazkigukete obra osatzen duten ehunka elementuk?