
New Yorken: PS 130, Flushing, Queens, NY Bilbo Handian: CP Juan Ramón Jiménez LHI, Gurutzeta (Barakaldo)
Irakasleak: Patrice Suchara, Ziortza Landa
Artistak: Laura Kelly, Nerea Lekuona
Ikasturte bakoitzean, bi ikastetxetako —bata Bilbo Handikoa eta bestea New Yorkekoa— ikasleek beren proiektu artistikoen dokumentazioa eta argazkiak trukatzen dituzte, eta ingurune bakoitzaren bereizgarriei eta elkarren arteko ezaugarri komunei buruzko informazioa partekatzen dute.
2024–25 ikasturtean, Gurutzetako (Barakaldo) Juan Ramón Jiménez LHI ikastetxeko ikasleak Queenseko (New York) Flushing auzoan dagoen 130. Ikastetxe Publikoko ikasleekin harremanetan egon ziren zenbait astez mezu elektroniko bidez, eta nork bere programan aurrera eramandako sortze-prozesua jasotzen duten argazkiak bidali zizkioten elkarri. Idazketa eta dokumentazio-elkartrukea funtsezko osagaiak izan ziren Atlantikoaren alde banatan kokatutako bi ikasgelen artean garatutako elkartrukean.
Gainera, aurten programan parte hartu duten sei ikastetxeek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen antolatutako A Year with Children erakusketarako bisita birtual interaktiboetan parte hartzeko aukera izan zuten haur iparramerikarren obra ezagutzeko. New Yorkeko hiritik zuzenzuzenean egindako bideo-dei bidez, Fifth Avenue ezaguneko Museoan ikusgai jarritako lanak ikusi zituzten horrela. Esperientziari esker, New York hirirako leiho bat ireki zuten ikasgeletan, eta ikasleek Solomon R. Guggenheim Museum birtualki ezagutzeko parada izan zuten.