EMAKUMEAK ABSTRAKZIOGILE

Didaktika proiektuaren barruan, hezkuntza-espazioak diseinatzen ditu Museoak, eta jarduerak antolatzen ditu gainera, erakusketen osagarri gisa; modu horretan, baliabideak eta erremintak eskaintzen ditu, bai aretoetan bai online, erakusgai dauden obren balorazioa eta ulermena errazteko.

Oraingo honetan, Emakumeak abstrakziogile erakusketaren harira, lehen obra abstraktuen sorrerari buruzkoak argitu nahi dira; halaber, emakume artistek artearen historian izandako lekua azpimarratu nahi da, eta abstrakzioa berraztertzeko irizpideak proposatu, erakusgai dauden artistetako batzuen lana aintzat hartuz.