Erbestea eta ospea
Erbestea eta ospea

1937 Segalaria (nekazari katalana matxinadan) horma-irudi handia egin zuen (gaur egun desagertua), Parisko Nazioarteko Erakusketan espainiar Errepublikak izan zuen pabiloirako.

1939 Normandiako Varengeville-sur-Mer herrian hartu zuen babes Mirók, eta Konstelazioak sail entzutetsua lantzeari ekin zion.

1940 Normandia bonbardatu zuten, eta Mirók Palma Mallorcakoan hartu zuen babes.

1941 New Yorkeko Museum of Modern Art museoan erakutsi zituen bere lanak. Haren obrak oso harrera ona izan zuen AEBn. Mirók apenas margotu zuen 1941 eta 1944 artean, baina paper gaineko lanen ekoizpen oparoari ekin zion urte horietan.

Miró Segalaria margotzen Espainiako Pabiloian, 1937.
Roness-Ruan, Archivo Successió Miró.
© Successió Miró 2023