Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa, 1908–Donostia, 2003) Guggenheim Bilbao Bildumaren euskal artista funtsezkoetako bat da. Hain zuzen ere, 1957. eta 1958. urteen bitartean sortutako eskultura multzoaren jabe da bilduma, “familia esperimentalei” edo sailei dagokiena. Horiekin Oteizak hiru dimentsioaren inguruan ikertzen zuen, gorputz geometrikoak zilindro, esfera edo kubo gisa hustuz.