Ford Pierson Brothers Coupé, 1934
Ford Pierson Brothers Coupé, 1934

Ba al zenekien 1940ko hamarkadan Ford autoak zirela hot rod bihurtzeko gehien erabiltzen zirenetakoak?

1940ko hamarkadan, Estatu Batuetan, Hot rod hitza erabiltzen zuten lasterketetarako egokitutako automobilak izendatzeko. Pierson anaien Hot rod Coupéak karrozeria eraldatua eta motor berria —indartsuagoa— zituen, baita Estatu Batuetako banderaren koloreak ere.