Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Francesco Clemente
Francesco Clemente

Bigarren solairua

Gorputzarekiko interesa, arlo espiritualarekiko lotura, astrologia zein Indiako kulturaren eragina nabarmenak dira Francesco Clementeren (1952) lanean. Izenburuan aipatzen den stanza edo gela horrek Errenazimentu garaian mundutik bakartzeko babesleku gisa erabiltzen ziren ganberak edo aretoak ekartzen ditu gogora. Izan ere, atsedenera, kontenplaziora eta lasaitasunera gonbidatzen zuten tokiak ziren haiek. Aretoko hormek hitz egingo balute, agerian utziko lituzkete gela ezin intimoago horren ezkutuko sekretuak.

Francesco Clementeren instalazioa Guggenheim Bilbao Museoak bere inaugurazio-erakusketarako (1997) egindako enkargua izan zen. Obra osatzen duten 17 panelak olio pinturaz eta tenperaz margotuta daude antzerki-oihal baten hondakinen gainean; fresko baten antzera, hormetan zehar hedatzen dira, eta aldameneko guneetarako sarbideak markoztatzen dituzte. Lekuari eta obrari darien handitasunak eta monumentaltasunak harrapatu egiten dute ikuslea.

Jatorrizko titulua: La stanza della madre
Data: 1995–97
Teknika / Materialak: Olio-pintura eta tenpera liho gainean
Neurriak: 17 palenez osatutako zikloa
10 panel: 239 x 480 cm; 2 panel: 360 x 480 cm; 2 panel: 90 x 518 cm;
2 panel: 90 x 400 cm; panel 1: 119 x 480 cm
Guggenheim Bilbao Museoa