Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Gaur egun
Gaur egun

Yayoi Kusamaren argazkia, Yusuke Miyazakik egina. Ota Fine Arts, Victoria Miro eta David Zwirner-en kortesia © YAYOI KUSAMA

1994 Artistaren hori koloreko Kalabaza (Pumpkin) eskultura erraldoia instalatu zuten Naoshima uhartean.

2002 Bere autobiografia argitaratu zuen japonieraz.

2004 Artistaren KUSAMATRIX erakusketa murgiltzailea jarri zuten Tokioko Mori Art Museum-en.

2017 Yayoi Kusama Museum inauguratu zuten Tokion.

2020 Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria (Infinity Mirrored Room – A Wish for Human Happiness Calling from Beyond the Universe) aurkeztu zuen bere museoan.

Gaur egun, Yayoi Kusama Tokion bizi da eta bertan egiten du lan. Mundu osoan eskaintzen dizkioten atzera begirako erakusketetan eta jarduera artistikoetan parte hartzen du. Nazioarteko sari ugari jaso ditu.