Francesco Clementek (Napoli, Italia, 1952) Amaren gela (1995–1997) aginduz sortu zuen Guggenheim Bilbao Museoaren inauguraziorako. Erdi Aroko eta Errenazimentuko stanze geletako espazioak eraldatzen zituzten horma-irudiak gogorarazten ditu. Artelan hau egiteko artistak 1920ko hamarkadako antzerki-oihal bat erabili zuen, eta hamazazpi paneletan gauzatu zituen hainbat narrazio eta irudi abstraktu. Panelek esperientzia bisual zirraragarria sortzen dute, Clementeren artegintzaren bereizgarri diren kolore eta formek areagotzen dutena.