JULIÁN DE AJURIAGUERRA OCHANDIANO

Julián de Ajuriaguerra (Bilbo, 1911–Milafranga, Frantzia 1993) euskal zientziako pertsonaia esanguratsuenetako bat da, eta historia garaikideko psikiatra garrantzitsuenetako bat. Parisen kointziditu zuen Michauxrekin eta elkarlanean aritu ziren artistaren esperimentu meskalinarrak gauzatzeko, substantziak artistarengan eragiten zituen efektu guztiak aztertuz eta erregistratuz.

Esperientzia horietatik abiatuta, eta F. Jaeggi-rekin batera, Psikosi toxikoak ezagutzeko ekarpena. Henri Michaux poetaren espirimentu eta aurkikuntzak (1963) entsegua argitaratu zuen.