Kokoschka, Behatzailea
Kokoschka, Behatzailea

Kokoschka haurra zelarik, aitak Orbis Sensualium Pictus liburua oparitu zion, Jan Amos Komenský pedagogoak 1658an idatzia. Egileak, Comenius izenez ezaguna bera, fede handia zuen hezkuntzaren gaitasun eraldatzailean, eta liburu haren ikuspegi pedagogiko eta bisualak arrasto sakona utzi zuen artistarengan. Handik aurrera, Kokoschkak ezagutzaren bilaketa izan zuen helburu bizitzan eta lanean. Irudiaren bidezko munduulerkerak eragin handia izan zuen urte batzuk geroago haren pentsamendu kritiko eta politikoan ere.

“Gustura kontatuko dut ikusi dudana, mundua begien bidez —eta ez belarrien bidez— hautematen duen gizona bainaiz ni”. Oskar Kokoschka

Orbis sensualium pictus, 1658 by Johann Amos Comenius