Kokoschka, Errebeldea
Kokoschka, Errebeldea

XIX. mendearen amaiera eta XX. mende hasiera bueltan, Kokoschkak Jugendstil edo Vienako modernismoaren berezko apaindura-estiloa baztertu eta giza irudiaren errepresentazio gordinaren aldeko hautua egin zuen. Gainera, bere testuetan ere, gai eztabaidagarriak plazaratu zituen, hala nola tabu sexualak. Horrek guztiak Vienako gizarte kontserbadorea aztoratu zuen. Hala, prentsatik jaso zituen kritika gogorren kontrako protesta gisa, ilea larru-arras moztu zuen Kokoschkak, preso baten itxura hartuta.

“Kokoschkak, artearen historian, berarentzat propio sortutako mugimendu berri bat izatea mereziko luke: egile eta margolari gisa, esplosionista bat da berez”. Albert Ehrenstein

Photo by Wenzel Weis
Oskar Kokoschka le crane rasé, Vienne, 1909
Tirage argentique monté sur carton,
28,5 × 22,6 cm
Vienne, Universität für angewandte Kunst
Oskar Kokoschka Zentrum