Kokoschka, Gizartearekiko konprometitua
Kokoschka, Gizartearekiko konprometitua

1935ean, Pragan erbesteraturik, Kokoschkak Tomáš G. Masaryken erretratua margotu zuen. Artistaren arabera, berak ere bazituen ideal batzuk pertsonifikatzen zituen Txekiar Errepublikako presidente ohiak, hala nola balio humanistetan oinarrituko etikaren eta askatasunaren ideia sendo bat. Urte batzuk geroago, Kokoschkak Txekiar Errepublikako gerra-umezurtzentzat eman zituen erretratu harekin lortutako irabaziak. Haur zaurgarriak ere protagonista izan ziren haren hainbat obratan. Horren adibide dugu, esaterako, Lagundu euskal haurrak! (1937, 209 aretoan ikusgai), Gernikako bonbardaketaren kariaz egindako kartela.

“[…] Comeniusen arabera, errazagoa da irudien bidez irakastea […] Ez kapa eta ez koroa, ez zetroa eta ez ezpata ez dira presidente honen estatusaren adierazgarri […] Pintura historiko bat egin nahi dut nik, eskoletan erakusteko moduko koadro bat, haurrek ikas dezaten aberriaren aldeko zereginek eta norberaren betebeharrek elkargune bat dutela: humanismoa”. Oskar Kokoschka, 1935

Oskar Kokoschka
Austrian, 1886–1980
Portrait of Tomáš Garrigue Masaryk, 1935-1936
Oil on canvas
H: 37 3/4 in. x W: 50 3/4 in. (95.88 x 128.91 cm)
Carnegie Museum of Art, Pittsburgh: Patrons Art Fund, 56.46