Kokoschka, Irakaslea
Kokoschka, Irakaslea

1953an, Kokoschkak Begiradaren Eskola sortu zuen Salzburgon, gazteei erakusteko mundu modernoko errealitatea hautemateko modu bakarra behaketa baliatzea dela. Haren irakaskuntza-metodoak ez zetozen bat arte-hezkuntza tradizionalarekin: aurrez aurre margotzeko pintura-eskoletan, mugimenduan zeuden modeloak pintatzen zituzten, ez geldi zeudenak, eta akuarelaren erabilera bultzatzen zen, nahiz eta teknika zaila izan. Gaur egun, Kokoschkaren ondare horrek Salzburgoko Arte Ederren Udako Nazioarteko Akademian dirau bizirik.

“Nire eskolak ez du bilatzen trebetasun teknikoa, ezta naturaren imitazio fotografikoa ere, eta are gutxiago abstrakzioa. Nire ikasleei behaketaren artea erakutsi nahi diet, gizarte modernoan ia galduta dagoen trebetasun bat”. Oskar Kokoschka

Anonymous, Oskar Kokoschka at the School of Vision, Salzburg, ca. 1953,
Vevey, Fondation Oskar Kokoschka