Zeru-sabaia pantaila gisa

Antzinarotik, asko izan dira zeru-sabaiaren handitasuna ulertu eta irudikatu nahi izan duten zibilizazioak. Zenbat izar dauden zehazteko, zientzialariek gure galaxia den Esne Bidean daudenak kalkulatu, eta kopuru hori unibertsoaren bolumen osora estrapolatzen dute, haren dimentsioa kontuan hartuta. Susmo hutsak badira ere, gaur egun milaka trilioi izar egon litezkeela estimatzen da.
Bideo honetan ikusiko duzu Vija Celmins artistak ortzi izartsua irudikatzeko Gau-zerua saila nola sortzen duen xehetasunez.