Lancia Stratos Zero, 1970
Lancia Stratos Zero, 1970

Ba al zenekien Lancia Stratos Zero autoak ez duela aterik?

Lancia Stratos Zero modeloaren ale bakarra dago munduan, eta dagoen autorik baxuenetarikoa da, 84 cm-ko garaiera baino ez baitu. Aterik ez duenez, haizetakoa zabalduta sartzen da barrura. Behin autoaren barnean egonda, gidaria erdi etzanda doa, astronautak aireratzean joaten diren bezala.