Lehenengo margolanak
Lehenengo margolanak

Kusama bere New Yorkeko estudioan, ca. 1958–59 © YAYOI KUSAMA

1929 Yayoi Kusama, hazigintzan lan egiten zuen familia kontserbadore bateko alaba, Matsumoton (Japonia) jaio zen eta bertan hazi zen lore-sail handiz inguratua.

1939 Hamar urte ingururekin hasi zen hain bereizgarri dituen tantoak bere marrazkietan erabiltzen; gerora akuarelaz, pastelez eta olio-pinturaz egindako lanetan ere txertatu zituen.

1958 New Yorkera bizitzera joan eta lehenengo Infinitu-sareak (Infinity Nets) egin zituen: bilbe obsesiboz jositako mihise gaineko margolan monokromatiko handiak.