Lynette Yiadom-Boakye
Lynette Yiadom-Boakye

Lynette Yiadom-Boakye (Londres, 1977) sortzaileari eskainitako gune didaktiko honek artista plastikoak jorratzen duen beste arlo artistikoan jartzen du arreta: idazketan. Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik erakusketaren protagonistarentzat, pintura eta idazketa praktika paraleloak dira, baina elkarrekiko lotura dutenak. Artistak honela definitzen du bi diziplinekin duen harremana:

“Margotu ezin dudanari buruz idazten dut, eta idatzi ezin dudanari buruz margotzen dut”.

Museoko 201 aretoan kokatzen den Didaktika gunean erakusketaren katalogoa irakurgai dago—artistak berak idatzitako ipuin bat biltzen du liburuak—. Halaber, Yiadom-Boakyeren lanean eragina izan duten idazleen zenbait obra ere kontsulta daitezke, esate baterako, Ted Hughes-en Crow (Belea, 1970) poema-liburua eta James Baldwin-en Giovanni’s Room (Giovanniren gela, 1956), Toni Morrison-en Beloved (Maitea, 1987) eta Zora Neale Hurston-en Their Eyes Were Watching God (Begiak Jainkoari begira jarriak, 1937) nobelak.