MAIO ARCHITECTS
MAIO ARCHITECTS

María Charneco, Alfredo Lérida, Guillermo López eta Anna Puigjaner-ek zabaldu zuten Bartzelonan MAIO. Enpresak modu ez hierarkikoan bultzatzen du lana, eta bulegoko kideek beren teoria propioak garatzeko aukera dute: gero, horiek azaltzen dituzte, artista grafikoen, paisajista edo barrualdeen diseinatzaileen laguntzaz.

Altzari eta erakusketen diseinuagatik ere ezaguna da MAIO, baita editore lanetan jarduteagatik ere, Cuadernos de arquitectura y urbanismo bezalako argitalpenetan kolaboratzen duenez gero.

Irakaskuntzan eta ikerkuntzan ere aritzen da bulegoa. Bertako kideek hitzaldiak eman dituzte New Yorkeko Metropolitan museoan edo Yale eta Harvard bezalako unibertsitateetan, eta irakasle gisa jarduten dute Bartzelonako Arkitektura Eskolan eta Columbiako Unibertsitatean. Haien lanak Londresko Royal Academyn edo Chicagoko Arkitektura Bienalean egon dira ikusgai.