
Didaktika ekimenaren baitan, Museoak erakusketen osagarri diren hezkuntza-guneak, eduki digitalak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu ikusgai dauden lanak hobeto ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzeko xedearekin.
Artistaren estudioa izeneko Ba al zenekien…? atal honek Maria Helena Vieira da Silvaren (Lisboa, 1908–Paris, 1992) lantokiak eta bizitokiak hartzen ditu ardatz. Izan ere, etxeko gelak eta lanerako erabiltzen zituen espazioak inspirazio-iturri gertatzen
zitzaizkion sarritan artistari, eta bere margolanetako konposizioetara eramaten zituen barnealde horiek.
