ITSAS PAISAIAK
ITSAS PAISAIAK

Ba al zenekien Gerhard Richterrek eskuz lantzen dituela bere obren gainazal handiak? Argazkiak dirudite, baina pinturak dira.

Gerhard Richterrek (Dresden, Alemania, 1932) 20 itsas paisaia baino gehiago sortu zituen 1960ko hamarkadaren bukaeratik 1998ra bitartean. Haietako gehienak olio-pinturak dira, baina marrazkiak ere egin zituen. Obra horietan, Richterrek ametsezko efektu bat sortzen du: efektu horrek nahasi egin dezake haiek behatzen dituenen pertzepzioa, argazki-itxura ematen baitie pinturei. Artelan horietako batzuetan, fotomuntaketa izan zuen abiapuntu artistak, eta bi argazki konbinatu zituen gehienetan: bata, zeruarena; eta bestea, itsasoarena. Richterrek naturaren irudi perfektu bat sortu nahi zuen; hala, bi une desberdinei dagozkien zeru eta itsasora joz, alegiazko konposizio bat eratzen zuen: harrapatu egiten gaituen perspektiba eta argia dituen alegiazko konposizioa. Fotomuntaketaren ondoren, olio diluitua aplikatzen zuen: lehenik, eskuilaz eta, gero, eskuila txikiz. Itsas paisaietan ez ezik, bere obra abstraktu askotan ere erabili zuen teknika hori; hain zuzen ere, baliabide horren emaitzek espresionismo abstraktuaren koloreak eta testurak dakarzkigu gogora. Hasieran, espatula txikiak erabiltzen zituen, baina, denborarekin, mihiseen tamaina proportzionalekoak aukeratu zituen. Haiek erabiltzeko, trebetasuna izan behar zen, baina baita indar fisikoa ere. Irudian, artista ikusten da, tresna horietako bat eskuan duela. Espatula olio diluituz estalitako gainazalaren gainetik pasatzean, efektu abstraktu bat sortzen zuen nahita, eta oso gustuko zuen. Gainazal horren azpian, askotan, irudi figuratibo bat egoten zen.