Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
MIKEL ESKAURIAZA
MIKEL ESKAURIAZA

Mikel Eskauriaza (1969) argazkilaria Bilbok eta haren inguruak azken hamarkadetan bizitako eraldaketaren zale amorratua da.

Artxiboa eta memoria, arkitektura, tokiko historia eta (gehienbat hiriko) paisaiaren psikologia: funtsezko gaiak dira horiek bere lanetan. 2002an nazioarteko lehiaketa irabazi zuen Cities proiekturako; egitasmo horrek EAEko hiru hiriburuen memoria fotografikoa aberastea zuen asmoa.

Bere azken proiektua, Baporak. Euskal ontzidia Indiako ozeanoan izenekoa, 2013–17 urteen artean atunen arrantzan ziharduten barkuetan hartutako irudi- eta grabazio-bilduma bat da. Material hori argazki-sail eta argitalpen moduan plazaratu zen.