Motion. Autos, Art, Architecture
Motion. Autos, Art, Architecture

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-guneak eta jarduerak diseinatzen ditu erakusketen osagarri izateko, bisitariei bai aretoetan bai online tresnak eta baliabideak eskaintzeko helburuz, ikusgai dauden obrak balioesten eta hobeto ulertzen laguntzeko.

Motion. Autos, Art, Architecture erakusketako Didaktika atalean, Museoko hezkuntza-eremuak hamar automobilen motorretan oinarritutako soinu-esperientzia bat eskaintzen du, Pink Floyd taldeko Nick Masonek kontzeptualizatua eta Sennheiser eta Ten Tenths etxeek garatua. Online eremu honetan, aldiz, automobil horien zenbait ezaugarri ezagutzeko aukera izango duzu.