NEMESIS
NEMESIS

Aholkularitza eta think tank bat da Nemesis, Emily Segal-ek (1988) eta Martti Kalliala-k (1980) sortua. Haien ekoizpenak Berlin, Helsinki eta New York dute sorburu. Ikerketa propioak sortzen ditu diziplina anitz bateratuz, hainbat gairen inguruan: moda, hirigintza, teknologia, diseinua eta hizkuntza.

Emily Segal izan zen K-HOLE kolektiboaren fundatzaileetako bat 2010ean, zeina Vogue argitalpenaren arabera “pop kulturako joeren analistarik gogokoena” zen. 2014an, kolektibo horrek normcore neologismo edo termino berria zabaldu zuen, modaren munduan zirrara eragin zuena. Janzkera-estilo oinarrizkoa da normcore delakoa. Baina, nork erabakitzen du zer dagoen modan eta zer ez? Zein da azken joera eta zer ez?

Arkitektoa izateaz gain, musikaria ere bada Martti Kalliala, eta ibilbide luzea egin du musika elektronikoan, hainbat goitizen baliatuta. Amnesia Scanner bikote arrakastatsuko kide da.