
ELKAR ZAINTZEA
Jatorri pakistandarreko Asad Raza (1974) artista estatubatuarrak parte-hartzea eta elkarrizketa sustatzen ditu 2025eko Erro-sekuentzia (zuhaiztia) piezarekin. Museoko 207 aretoan, 26 zuhaitz gazte jarri dira loreontzietan, eta zuhaitz horien zaintzaz arduratzen diren pertsonek beren objektuak utzi dituzte bertan; era horretara, lotura sortzen da pertsonen, arbolen eta objektuen artean. Obrak beste espezie batzuekin harremanetan jartzeko dugun moduari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, eta elkar zaintzearen ideia sustatzen du. Erakusketa amaitzean, instalazioa osatzen duten zuhaitzak ingurune natural batean birlandatuko dira, eta, bertan, gutxienez berrogei urtez hazten jarraituko dute. Hortaz, haien bizitza Museko hormetatik haratago luzatuko da
NAHI IZATEA SORTU AHAL IZATEKO
Bigarren solairuan kanpoko terrazan, Museoaren Bildumako parte den Bilborako nahien zuhaitza (1996/2014) obra dago kokatuta, Yoko Ono (1933) artista japoniarrak sortua. Obrak Japonian tenpluetako zuhaitzen adarretatik nahiak esekitzeko dagoen tradizioa ekartzen du gogora. Artelanaz gain izaki biziduna ere badenez gero, olibondoak berariazko zaintza-lanak behar ditu. Gainera, publikoaren parte-hartzearekin Bilborako nahien zuhaitza loratu egiten dela dirudi, gehien irrikatzen dutena partekatzen baitute bisitariek egun seinalatuetan. Onoren ustez, imajinatzea, pentsatzea edo nahi izatea mundua sortzeko edo eraldatzeko edozein ekintzari ekin aurreko lehen urratsa da.
Asad Raza
Erro sekuentzia (zuhaiztia) 2017
26 zuhaitz, 12 espezie ezberdinetakoak
Neurri aldakorrak
