PARIS, ARGIAREN HIRIA
PARIS, ARGIAREN HIRIA

Parisek “argiaren hiria” (Ville lumière) izena hartu zuen XIX. mendearen hasieran, argiteria publikoan gasezko lanparak erabili zituen Europako lehen hiria izan baitzen. Aurrerabide teknologikoak hainbat berrikuntza ekarri zituen berekin, besteak beste, zinema, kaleak eta etxeak elektrizitatez argiztatzea, altzairuaren ekoizpena eta garraiobide berriak. XX. mendearen hasieran, espazio publikoaren modernizazioa, kale eta monumentuetako argiteria elektrikoari esker lortua, aisiarako lekuetara hedatu zen berehala. 1930eko hamarkadan neoizko lanparen erabilera orokortu egin zen, eta Parisko gau-giroko leku entzutetsuak iragartzeko erabiltzen ziren, esaterako, kafe-antzokiak eta zinema-aretoak. 1937ko Arteen eta bizitza modernoari aplikatutako tekniken nazioarteko erakusketan bizi izan zuen teknologia horrek bere goren unea; Eiffel dorrea, modernitatearen ikonoa, modu ikusgarrian argiztatu zuten okasiorako.

Aurrerabide haiek eragin handia izan zuten XX. mendearen hasierako bizimoduan eta artearen joera berrietan.

1937ko Erakusketa unibertsala, Paris. Eiffel dorrea argiztatuta
© Gaston Paris / Roger-Viollet