Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea

Didaktika ekimenaren testuinguruan, Museoak hezkuntza-guneak, eduki digitalak eta programa bereziak diseinatzen ditu erakusketen osagarri izateko, publikoari tresnak eta baliabideak eskainita ikusgai dauden lanak balioesten laguntzeko.

Oraingo honetan, Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea erakusketaren Didaktikak —103 aretoaren atari honetan kokatuak— jendetzak hartzeko pentsatutako arkitektura aztertzen du. Gainera, Pfeifferren lanean giltzarri diren ideiak ere biltzen ditu, kirolarekin, zinemarekin eta musikarekin lotutako masa-entretenimenduaren inguruan.

Gune honetan, oraintsu argitaratutako katalogo bat eta bere lanean artistari erreferentzia gisa balio izan dioten liburu-sorta bat ere kontsulta daitezke.