Picasso escultorea
Picasso escultorea

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak gune didaktikoak, online edukiak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitzaren osagarri gisa, publikoak tresnak eta baliabideak izan ditzan ikusgai dauden artelanak hobeto balioetsi ahal izateko. Oraingoan, Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketaren Didaktikak Pablo Picassok (1881– 1973) eskulturaren arloan erabilitako teknikak ditu ardatz, berezkoa zuen berrikuntza-gaitasunetik eta beste artista zein artisau batzuekin lankidetzan garatu zituenak. Picassok ez zuen heziketa formalik jaso eskulturan. Hala eta guztiz ere, diziplina horrek berebiziko garrantzia izan zuen bere lanean. Izan ere, baliabide horretan, formen inguruko ikerketak muturrera eramaten saiatu zen bizitza osoan zehar. Honako hauek dira Picassok baliatutako tekniketako batzuk: buztin-modelaketa, igeltsuaren lanketa, eskulturen brontzezko edo zementuzko edizioak, objektu aurkitu edo bilatuetatik abiatuta egindako soldadurak edo ensanblajeak, zuraren taillaketa, eta zeramikazko piezen eta metalezko xaflen eraldaketa. Prozesu horiek Picassori eskaini zizkioten aukerei buruzko azalpen laburrak aurkituko dituzu gune honetan, bai eta unean-unean artistak bere lanetan txertatzen zituen objektuen bizitzari buruzko gogoeta bat ere. Ikus-entzunezko bat ere badago txoko honetan, Picassoren sormenaren erakusgarri. Bertan ikusten da artista nola baliatzen zen objektu aurkituez haiekin eskultura harrigarriak egiteko. Halaber, irakurgai duzu erakusketaren katalogoa.

Babeslea: