Pintore erromantikoek
Pintore erromantikoek

Paisaiaren generoak bere goren aldia izan zuen XIX. mendean, eta garai hartako artista europar askok jorratu zuten funtsezko motiboetako bat izan zen, baina oso ikuspegi ezberdinetatik. Alemanian, Caspar David Friedrich (1774–1840) bezalako pintore erromantikoek urruneko lekuen bila itsasoz bestaldera zein barrualdera egindako espedizioen paisaiak margotu zituzten haien koadroetan, beti ere sorlekuarekiko nostalgia-kutsuarekin. Edertasuna eta bikaintasuna irudikatu nahi zituzten; baita naturaren indarrei eta haren handitasun mugagabeari aurre egiterakoan gizakiak sentitzen duen gainezkatze-sentimendua ere.

Caspar David Friedrich
Hilerriko atea, ca. 1825–30
Olio-pintura mihise gainean, 31 x 25 cm
Kunsthalle Bremen - Der Kunstverein in Bremen. Dohaintza: Galerieverein, 1933