Guggenheim
El programa

Artea Ikasbide Hezkuntza-programa honek Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma indartzen du, artea baliabide gisa erabiliz. Arteari buruz solasean aritu eta sorkuntza prozesuan parte hartzeko proposamenak aukera ematen die ikasleei curriculumeko gaiei irudimenarekin eta modu pertsonalean heltzeko: ikusten dutenari buruzko galderak egitea, artearen betaurrekoak ipini eta muntatutakoa desmuntatzea, itsatsitakoa apurtzea, antolatutakoa desordenatzea…, eta bere erara berreraikitzea, modu orijinal eta pertsonalean, argazkigintza, pintura, eskultura edo performancea bezalako baliabideen bidez. Horrela, aurkikuntza- eta esplorazio-tresna bihurtzen da artea, arretaz begiratzea, hausnartzea, sortzea, komunikatzea eta kolaboratzea ezinbesteko dituen bidaia batean. Irakasleek lortu nahi dituzten helburuak eta finkatu nahi dituzten jarrerak eta trebetasunak zehazten dituztenean, Museoko artista eta hezitzaileek hainbat proposamen eta jarduera ireki diseinatzen dituzte, unitate didaktiko desberdinak osatzeko. Proiektu bakoitza bakarra eta pertsonalizatua da; zehatz-mehatz diseinatzen da talde zehatz bakoitzaren gaitasunak eta interesak garatzeko.