Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

Museoaren Didaktika programak hezkuntza-guneak, material digitalak eta bestelako edukiak aurkezten ditu erakusketen osagarri, artelanak balioesteko lagungarriak diren tresnak eta baliabideak eskaintzeko xedez.

Oraingoan, Ba al zenekien…? deituriko atal hau Ruth Asawari (Norwalk, Kalifornia, AEB, 1926–San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 2013) eskainita dago, eta artistak artearen bidez irakastearen, jasangarritasunaren eta gizartearekiko konpromisoaren alde egin zuen defentsa etengabea du ardatz. 1960 eta 1970eko hamarkadetan, Asawak bere praktikaren mugak zabaldu zituen, eta San Frantziskoko herrigintzan txertatu zuen artelan publikoen eta ikastetxeekin batera egindako jardueren bidez. Hemen jasotako testu eta irudiek, bai artistaren bizitza bai gizartearen alde egin zuen lana aztertzen dute. Asawak pedagogiaren, arte-hezkuntzaren eta herrigintzaren defentsaren bidez artikulatu zuen inplikazio sozialaren ikuspegi intimoa eskaintzen dute.

Ruth Asawa alanbre lotuz egindako eskulturekin bere etxeko jangelan, 1963.
Argazkia: Imogen Cunningham
© 2026 Imogen Cunningham Trust / www.ImogenCunningham.com
Artwork © 2026 Ruth Asawa Lanier, Inc., David Zwirner-en eskaintza