Erakusketa bisitatzen baduzu Alex Katzen sormen-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko lan batez gozatu ahal izango duzu. Bertan, gaur egun 105. aretoan ere ikus daitekeen Urtarrilaren 3a obrarekin estudioan lanean ikusiko duzu artista.
1996an Vivien Bittencourt-ek eta Vincent Katzek zuzendutako 5 ordu filma da. Bertan, irudien bitartez eta elkarrizketarik gabe, Katzen esentzia jasotzen da, artistak artelana egiten pasatu zuen bost ordutako sormen-une hori grabatu baitzuten. Hortik dator filmaren izenburua. Katzen paisaiaren eta erretratuaren estilo bereziak bizia hartzen du Meredith Monk konpositore eta artistaren soinu-bandaren laguntzaz.