IRAGANAREKIN TOPAKETA ORAINAREN BITARTEZ

Didaktika ikusgai dauden erakusketak osatzeko testuingurua eta jarduerak eskaintzen dituen ekimena da. Espazio didaktiko hau Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketarako diseinatu da, eta gaur egungo ikuspuntutik aztertzen ditu XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako errealitate sozial, politiko eta ekonomikoaren hainbat alderdi, gaurkotasun handia baitute oraindik ere.