Zeramikak
Zeramikak

Pablo Picasso
Pablo Picasso with some of the ceramic figures he made in clay, before they are put in the kiln.
With him is Suzanne Ramié of the Madoura pottery. Suzanne is wearing a pendant by Pablo Picasso.

Outside Madoura pottery, Vallauris 1953
Photo Edward Quinn, © edwardquinn.com / © Sucesión, Pablo Picasso, Madrid, 2023.

1947an Frantziako hegoaldera lekualdatu zen Picasso, Vallaurisera. Suzanne (1905–1974) eta Georges Ramié (1901–1976) zeramikarien laguntzarekin, zeramikaren teknika esploratzeari ekin zion, zeinaren prozesuak hainbat etapa hartzen baititu: hasierako modelaketaren ondoren, pieza lehortu eta lehenengo egosaldia ematen zaio [bizkotxatzea]; hori egindakoan, prest dago esmaltatzeko eta azken egosaldia emateko. Zeramikak aukera ematen zion Picassori materia eskuekin zuzenean eraldatzeko eta bere sormena askatzeko. Oso erraz moldatzen zituen eskuz aurrez torneatutako anforak edo ontziak, eta margotu egiten zituen gero, ezaugarri zoomorfoak edo antropomorfoak nabarmentzeko. Korridore honen amaieran dagoen ikus-entzunezkoan teknika hori lantzen ikus dezakezu Picasso.

Babeslea: