Guggenheim
Alex Katz | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1946-49

Cooper Union School of Art-en ikasi zuen, New Yorken.

1949-50

Skowhegan School of Painting and Sculpture-n ikas izuen, Skowheganen (Maine, AEB).

1951

Jean Cohen and Alex Katz: Paintings parte hartu zuen, Peter Cooper Gallery-n, New Yorken.

1954

New Yorkeko Roko Gallery-k Katzen aurreneko bakarkako erakusketa aurkeztu zuen.

1955

Aurreneko collageak egin zituen. 1957 Lehenbiziko aldiz heldu zion sakonetik erretratugintzari.

1959

Eskolak eman zituen Brooklyn School-en, New Yorken. Aurreneko ebakien lanak egin zituen.

1960

Young America 1960: Thirty American Painters under Thirty-six erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatutakoan. Erakusketa leku hauetan ikusi ahal izan zen ondoren: Baltimore Museum of Art; Contemporary Arts Center, Cincinnati; City Art Museum, St. Louis, eta Columbus Gallery of Fine Arts, Columbus (Ohio). Dekoratuak eta jantziak diseinatzen hasi zen Paul Taylor koreografoarentzat.

Irakurri gehiago