Doris Salcedo. Photo: David Heald, Solomon R. Guggenheim Foundation Wikicommons Guggenheim Foundation Wikicommons
Salcedo, Doris
Bogota, 1958
19
80
Arte Ederretan graduatu zen Jorge Tadeo Lozano Bogotako Unibertsitatean.
84
Arte Ederretako master bat egin zuen New Yorkeko Unibertsitatean
85
Erakusketa bat egin zuen Bogotako Moneta Etxean.
87
Medellingo Artista Kolonbiarren Urteko XXXI. Azokan parte hartu zuen.
90
Erakusketa bat egin zuen Bogotako Garcés Velásquez galerian.
92
Zuricheko Shedhalle-k Salcedoren obraren erakusketa bat aurkeztu zuen. Sydneyko 9. Bienalean parte hartu zuen, Australian.
93
Aperto 93n parte hartu zuen, Veneziako XLV Biennale di Venezian.
94
New Yorkeko Brooke Alexander Gallery-k La Casa Viuda bakarkako erakusketa aurkeztu zuen.
Salcedoren obra Cocido y crudo erakusketan jarri zen ikusgai, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n.
95
Beka bat jaso zuen John Simon Guggenheim Memorial Foundation-etik.
Aurreneko aldiz egin zuen erakusketa bat Londresko White Cube-n.
96
Erakusketak egin zituen leku hauetan: Le Creux de l’Enfer de Thiers (Frantzia), L. A. Louver (Los Angeles) eta Camargo Vilaça galeria (São Paulo).
98
New Yorkeko New Museum of Contemporary Art-ek Doris Salcedo/Unland erakusketa aurkeztu zuen, ondoren SITE Santa Fe-n eta San Francisco Museum of Modern Art-en ikusgai egon zena.
Salcedoren obra Roteiros erakusketan aurkeztu zen, São Pauloko XXIV Bienal de São Paulon.
99
Salcedoren Landarik gabe (Unland) saila aurreneko aldiz jarri zen ikusgai Europan, Londresko Tate Gallery-n.
Bere obra Modern Starts: Places erakusketan jarri zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en.
00
New Yorkeko Alexander and Bonin galeriak Doris Salcedo, Tenebrae: Noviembre 7, 1985 erakusketa aurkeztu zuen.
Salcedoren obra leku hauetako erakusketetan egon zen ikusgai: San Francisco Museum of Modern Art, Chicagoko Museum of Contemporary Art, Londresko Tate Modern eta New Yorkeko Museum of Modern Art.
01
Londresko Camden Arts Centre-k artistaren obraren erakusketa bat aurkeztu zuen.
Salcedoren obra Versiones del Sur: Estética del Sueño erakusketan egon zen ikusgai, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n.
02
Kasselgo Documenta 11n parte hartu zuen, baita Imagine, You Are Standing Here in Front of Me erakusketan ere, Rotterdameko Museum Boijmans Van Beuningen-en.
Salcedoren obra New Yorkeko Alexander and Bonin galerian eta Londresko White Cube-n izandako taldeko erakusketetan egon zen ikusgai.
03
Istanbuleko 8. Bienalean parte hartu zuen.
04
Bat ere ez (Neither) aurkeztu zuen Londresko White Cube-n.
05
Ordway Prize saria jaso zuen, New Yorkeko Penny McCall Foundation-ek emana.
Abyss: T1 Triennial of Contemporary Art-en parte hartu zuen, Turingo Castello di Rivoli-n.
07
Salcedoren Shibboleth obra, Londresko Tate Modern-eko Turbinen aretoan instalatu zuten.
Artistaren obra White Cube-n ere jarri zen ikusgai.
08
New Yorkeko Alexander and Bonin galeriak artistaren obraren erakusketa bat aurkeztu zuen.
Inhotim, Centro de Arte Contemporânea-k, Brumadinho-n (Brasil), Bat ere ez (Neither) aurkeztu zuen.
Salcedoren obra NeoHooDoo: Art for a Forgotten Faitherakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko P.S.1 Contemporary Art Center-en eta Houstongo Menil Collection-en.
10
Plastika Arteen Velázquez Saria jaso zuen, Espainiako Kultura Ministerioak emana.
11
Salcedoren Plegaria muda instalazioa leku hauetan aurkeztu zen: Moderna Museet, Malmö (Suedia); CAM, Fundação Calouste Gulbenkian, Lisboa; eta Museo Universitario Arte Contemporáneo, Mexiko Hiria.
Salcedoren obra New Order erakusketan egon zen ikusgai, Londresko White Cube-n.
12
Haren lanak Bizitako arkitektura erakusketan sartu ziren (Guggenheim Bilbao Museoa).
Londreseko White Cube galerian eta Erromako Museo Nazionale delle Arti del XXI Secolo museoan (MAXXI) aurkeztu zuen bere lana.
Haren obra This Will Have Been: Art, Love & Politics in 1980’s erakusketa ibiltarian aurkeztu zen. Erakusketa hura honako erakunde estatubatuarretan izan zen: Museum of Contemporary Art Chicago, Walker Art Center (Minneapolis) eta Institute of Contemporary Art (Boston). AEBn antolatutako bi erakusketa hauetan ere hartu zuen parte: The Residue of Memory (Aspen Art Museum, Aspen) eta Silence (The Menil Collection, Houston). Halaber, Berkeley Art Museum-en eta Pacific Film Archive artxiboan (University of California, Berkeley) jarri zen ikusgai haren lana.
13
Erakusketa kolektibo hauetan hartu zuen parte: Lasting Images (Solomon R. Guggenheim Museum, New York) eta Order, Chaos, and the Space Between: Contemporary Latin American Art from the Diane and Bruce Halle Collection (Phoenix Art Museum, Phoenix, AEB).
14
Hiroshima Art Prize saria eman zioten, eta erakusketa monografiko bat eskaini Hiroshimako Arte Garaikideko Museoan (Japonia).
Plegaria Muda aurkeztu zuen FLORA Ars+natura galerian (Bogotá).
Haren obrak erakusketa kolektibo hauetan sartu ziren: Les Gueeles Cassées: Scars from the Great War in the Contemporary Art (Kunsthalle Mainz, Alemania), Daros Latinamerica Collection (Fondation Beyeler, Basilea) eta Exposición 93 (Centro Galego de Arte Contemporánea, Santiago de Compostela).
15
Doris Salcedo atzera begirakoa inauguratu zen Museum of Contemporary Art Chicago museoan; gero, Solomon R. Guggenheim Museum-era (New York) eta Pérez Art Museum-era (Miami) eraman zen.
16
Nasher Prize saria jaso zuen, eta haren Plegaria Muda obra Nasher Sculpture Center museoan (Dallas) jarri zen ikusgai.
Doris Salcedo: The Materiality of Mourning antolatu zen Harvard Art Museums-en (Boston, AEB).
Haren Plegaria Muda obra erakusketa hauetan sartu zen: Inside: Artists and Writers in Reading Prison (HM Prison Reading, Erresuma Batua) eta A Slow Succession with Many Interruptions (San Francisco Museum of Modern Art, San Frantzisko, AEB).
17
Palimpsesto erakusketa monografikoa inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia erakundean (MNCARS, Madril).
Haren obra erakusketa kolektibo hauetan sartu zen: As if Sand Were Stone: Contemporary Latin American Art from the AGO Collection (Art Gallery of Ontario, Toronto) eta Ruptures (Des Moines Art Center, lowa, AEB).
18
Banakako erakusketa bat inauguratu zen haren obrarekin White Cube Bermondsey galerian, eta Memory Palace erakusketa kolektiboan ere hartu zuen parte White Cube Mason’s Yard galerian (Londres).
Prints 2003─2009 erakusketak haren lana aurkeztu zuen Alexander Bonin galerian (New York).
Doris Salcedo. Photo: David Heald, Solomon R. Guggenheim Foundation Wikicommons