Guggenheim
Enzo Cucchi | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1949

Azaroaren 14an jaio zen Morro d’Alba-n (Ancona, Italia). Haurtzaroan osaba-izebekin bizi zen, eta laguntzaile-lanetan aritu zen hainbat koadro- eta liburu-zahaberritzailerekin batera. Pinturan autodidakta hasi zen; jarduera hori, ordea, utzi egin zuen eta poesiarekin zaletu zen.

1976

Il veleno è stato sollevato e trasportato poema-liburua argitaratu zuen. Erromara bidaiatzen hasi zen, eta arte-jarduerari buruzko interesa berpiztu zitzaion. Achille Bonito Oliva kritikaria ezagutu zuen.

1977

Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galleria Luigi de Ambrogi-n (Milan). Marrazki-sail bat erakutsi zuen Incontri Internazionali d’Arte-n (Erroma).

1979

Harremanetan hasi zen Galleria Emilio Mazzoli-rekin (Modena, Italia). «Transabangoardia» deitutako mugimenduari lotu zitzaion Francesco Clemente, Sandro Chia, Nicola De Maria eta Mimmo Paladinorekin batera, Achille Bonito Oliva kritikaria teorialari zutela. XV. Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo).

1980

Bakarka erakutsi zituen lanak Paul Maenz Galerian (Kolonia). Veneziako XXXIX Biennale di Venezia eta Parisko Biennale de Paris azoketan parte hartu zuen.

1981

Gian Enzo Sperone (Erroma), Sperone Westwater Fischer Gallery (New York) eta Bruno Bischofberger (Zurich) galerietan egin zituen erakusketak.

1982

Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n eta Fourth Biennale of Sydneyn (Sydney) parte hartu zuen. Bakarkako erakusketa egin zuen Kunsthaus Zürich-en (Zurich).

Irakurri gehiago