Guggenheim
Erlea Maneros Zabala | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1977

Martxoaren 17an jaio zen Bilbon.

2001

Arte Ederretako ikasketak amaitu zituen Eskoziako Glasgow School of Art-eko Pintura Departamentuan.

2003

Arte Ederretako masterra amaitu zuen Los Angelesko California Institute of the Arts zentroan. Art2102 irabazi-asmorik gabeko erakunde ibiltariaren sortzaileetako bat da, Kate Fowle eta Renaud Prochekin batera. Death & Co taldeko erakusketan parte hartu zuen, Mexiko DF-ko Garash galerian.

2005

Los Angelesko China Art Objects eta Blum & Poe galerietan egindako taldeko erakusketan parte hartu zuen eta baita, Walead Beshtyen komisarioa zela, New Yorkeko Pelham Art Centerrean egindako beste erakusketa kolektibo batean ere. Bere obra The Backroom ikerketa-proiekturako hautatu zuten, eta San Francisco New Langton Arts eta San Francisco Camerawork galerietan batera aurkeztu ziren.

2007

Bi bakarkako erakusketa inauguratu zituen: Erlea Maneros Zabala: Exhumation, San Frantziskoko Queen’s Nails Annex galerian eta Erlea Maneros Zabala, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Berak parte hartzen zuen The Backroom ikerketa-proiektua Parisko Kadist Art Foundation galerian aurkeztu zen.

2008

Egoitza-beka bat lortu zuen Platform Garanti Contemporary Art Centerrean, Istanbulen. Hainbat lekutan aurkeztu ziren bere bakarkako erakusketak: Hanburgeko Seamen’s Art Clubean, Los Angelesko Fellows of Contemporary Art zentro artistikoan eta Los Angelesko Redling Fine Art galerian.

2009

After the Final Simplification of Ruins taldeko erakusketan parte hartu zuen Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Artistaren bakarkako erakusketa bat ikusgai egon zen Bilboko Carreras Múgica galerian.

Irakurri gehiago