Richter, Gerhard
Dresden, Ekialdeko Alemania, 1932
19
32
Otsailaren 9an jaio zen Dresden-en, Ekialdeko Alemanian.
51
Dresden-eko Hochschule für Bildende Künste-n sartu zen eta 1956an graduatu zen. Graduazio-proiektu gisa, hiri hartako Deutsches Hygiene Museum Dresden-en horma-irudi bat pintatu zuen.
61
Moskura bidaia bat egin ostean, Alemaniako Errepublika Demokratikoa utzi eta Düsseldorf-en (Mendebaldeko Alemania) ezarri zen. Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en ikasi zuen 1963 arte Karl Otto Götz-en zuzendaritzapean. Bertan ezagutu zituen Sigmar Polke, Blinky Palermo eta Konrad Fischer.
62
Argazkietan oinarritutako lehen koadroak egin zituen.
63
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Düsseldorf-eko Mobelhaus Berges-en.
64
Bakarkako erakusketa egin zuen Düsseldorf-eko Alfred Schmela galerian.
65
Hund, lehen grabatua, egin zuen zortziko edizioan.
66
Haren lanak Sigmar Polke-ren lanekin batera jarri zituen erakusgai Hannover-eko Galerie h-k. Koloretako karta ezagunak pintatzen hasi zen.
67
Hanburgoko (Alemania) Hochschule für Bildende Künste-n irakasle gonbidatu gisa sartu zen. Junger Western saria jaso zuen (Recklinghausen, Alemania). Lehen kolore bakarreko pintura grisak egin zituen, Graue Malereien saila.
69
Bere lanak lehen aldiz New Yorken jarri zituen erakusgai Nine Young Artists: Theodoron Awards talde-erakusketan, Solomon R. Guggenheim Museum-en. 1960ko hamarkadan bildutako materiala berrikusten hasi zen eta Atlas lanerako piezak biltzen hasi zen. Obra hori bere pinturak egiteko erabiltzen duen material guztiaz osatuta dago, hala nola, argazkiez, postalez, egunkari-ebakinez, etab. Gaur egun oraindik materialbilketarekin jarraitzen du.
70
Museum Folkwang-en (Essen, Alemania) haren lan grafikoa erakutsi zen.
71
Eskolak ematen hasi zen Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en eta 1994 arte jarraitu zuen bertan.
72
48 Portraits sailaren erakusketa egin zuen; horretan, entziklopediako argazkietan oinarritutako kulturaren munduko pertsonaien erretratuak erakutsi zituen, aurreko urtean Veneziako Biennale di Venezia-rako egin zituenak. Kassel-eko (Alemania) Documenta 5-en parte hartu zuen. Atlas jarri zuen erakusgai Utrecht-eko (Herbehereak) Museum voor Hedendaagse Kunst-en eta Aachen-eko (Alemania) Suermondt Museum-en. Alemania ordezkatu zuen Veneziako XXXVI Biennale di Venezia-n.
73
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen New Yorken, Reinhard Onnasch Gallery-n.
74
Städtisches Museum Abteiberg-en (Mönchengladbach, Alemania) erakutsi zituen lanak.
75
Bere lana Kunstverein Braunschweig-en (Brunswick) eta Kunsthalle Bremen-en (Bremen) jarri zuen erakusgai, biak Alemanian.
76
Atlas Krefeld-eko (Alemania) Museum Haus Lange-n jarri zuten erakusgai.
77
Haren lanak Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n jarri ziren erakusgai. Akuarela abstraktuei berrekin zien eta Atlas obran gehitu zituen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.
78
Halifax-eko (Kanada) Nova Scotia College of Art-en sartu zen irakasle gonbidatu gisa. Azken lanak Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk Van Abbemuseum-en jarri zituen erakusgai, hurrengo urtean Londresko Whitechapel Art Gallery-n ikus zitekeen erakusketan.
80
Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk Van Abbemuseum-en erakutsi zituen lanak.
81
Arnold Bode saria jaso zuen Kassel-en (Alemania). Haren lana A New Spirit in Painting erakusketan jarri zuen erakusgai Londresko Royal Academy of Arts-ek.
82
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7-n parte hartu zuen. Bere lanak Bielefeld-eko Kunsthalle Bielefeld-en jarri zituen erakusgai eta, ondoren, Mannheim-eko (Alemania) Mannheimer Kunstverein-en izan ziren.
83
Kolonian ezarri zen.
84
Bere lanak Musée d’Art Moderne et d’Industrie-n (Saint-Étienne, Frantzia) jarri zituen erakusgai.
85
Oskar Kokoschka saria jaso zuen Vienan.
86
Haren lanaren lehen atzera begirakoa egin zen; Düsseldorf-en inauguratu eta ondoren, Berlinen, Bernan eta Vienan egon zen erakusgai.
87
Haren oharrak Amsterdameko Museum Overholland-ek eskaini zion erakusketaren katalogoan argitaratu ziren: Gerhard Richter: Werken op papier 1983-1986, notities 1982- 1986.
88
Haren pinturaren atzera begirako erakusketa inauguratu zen Torontoko (Kanada) Art Gallery of Ontario-n eta, ondoren, AEBko hainbat museotan izan zen: Chicagon, Washingtonen eta San Franciscon. 18. Oktober 1977 sail ospetsua pintatu zuen. Bertan, Baader-Meinhof talde terroristaren kideen heriotzak margotu zituen. Goslar hiriaren (Alemania) Kaiserring saria jaso zuen.
89
18. Oktober 1977 Krefeld-eko (Alemania) Museum Haus Esters-en jarri zuten erakusgai eta ondoren, Londresera, Frankfurtera, New Yorkera, Los Angelesera eta Boston-era bidaiatu zuen.
90
Atlas Koloniako Museum Ludwig-en egon zen erakusgai.
91
Londresko Tate Gallery-k haren lanaren inguruko atzera begirako erakusketa egin zuen.
92
Kassel-eko (Alemania) Documenta 11-n parte hartu zuen.
93
Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa handi bat inauguratu zuen. Ondoren, Bonn-eko Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-en, Stockholm-eko Moderna Museet-en eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían izan zen.
95
Bere lanak New Yorkeko Dia Center for the Arts-en jarri zituen erakusgai. S. mit Kind saila pintatu zuen. Israelgo Wolf Foundation-ek esleitutako Wolf saria jaso zuen.
97
Veneziako XLVII Biennale di Venezia-n parte hartu eta Urrezko Lehoia irabazi zuen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 10-en pintura abstraktua jarri zuen erakusgai. Japan Art Association-ek (Japonia) esleitutako Praemium Imperiale saria jaso zuen. Guggenheim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.
98
Wexner Prize saria jaso zuen eta Columbus-eko (Ohio) Wexner Center for the Arts-en jarri zituen bere lanak erakusgai.
99
Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA) egin zuen erakusketa.
00
Nordrhein-Westfalen estatuaren Staatspreis saria jaso zuen.
01
Honoris causa doktore izendatu zuten Université Catholique de Louvain-la-Neuve-n (Belgika).
02
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) berrogei urteetan egindako pinturaren atzera begirako erakusketa handi bat antolatu zuen. Erakusketa hori, ondoren, Art Institute of Chicago-n, San Franciscoko Museum of Modern Art-en eta Washingtoneko Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en izan zen erakusgai. Acht Grau lana egin zuen Berlingo Deutsche Guggenheim-en mandatuz eta han instalatu zuten.
04
Dresden-eko Galerie Neue Meister-ek artistari eskainitako hiru areto ireki zituen Albertinum-en. Acht Grau lana jarri zuen erakusgai Lawrence Weiner-ekin eta Rachel Whiteread-ekin batera Guggenheim Bilbao Museoan eginiko erakusketan.
05
Gerhard Richter: Image after Image erakusketa egin zuten Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka). Düsseldorf-eko K20 Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en erakutsi zituen lanak; erakusketa, ondoren, Japoniako hainbat museotan izan zen.
06
Seul-eko National Museum of Contemporary Art-en eta Alemaniako Museumsberg Flensburg-en jarri zituen bere lanak erakusgai. Guggenheim Bilbao Museoak Igarobideak: Beuys, Darboven, Kiefer, Richter erakusketa inauguratu zuen. Sevillako II Bienal Internacional de Arte Contemporáneo-n parte hartu zuen. Survey bakarkako erakusketa Errusiako hainbat hiritan izan zen erakusgai.
07
Haren lanak New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) What Is Painting? Contemporary Art from the Collection talde-erakusketan jarri zituzten erakusgai. Kassel-eko (Alemania) Documenta 12-n eta Veneziako LII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen. Koloniako Museum Ludwig-en Gerhard Richter – Zufall. 4900 Farben und Entwürfe zum Kölner Domfenster erakusketa antolatu zen.
08
National Art Museum of China-k artistaren inguruko erakusketa bat egin zuen 1963tik 2007ra egin zituen pinturekin. Leverkusen-go (Alemania) Städtisches Museum Scholß Morsbroich-ek Übermalte Fotografien inauguratu zuen artistak pintatutako 500 argazki baino gehiagorekin; aldi berean Koloniako Museum Ludwig-ek Gerhard Richter- Abstract Paintings erakusketa antolatu zuen. Here Is Every. Tour Decades of Contemporary Art taldeerakusketan parte hartu zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA).
09
Urtarrilean Vienako Albertina museoan artistaren atzera begirakoa inauguratu zen. Bertan, 63 olio-pintura eta paperean eginiko 90 lan jarri zituzten ikusgai. 1960ko hamarkadatik gaur arte eginiko erretratuak jarri ziren erakusgai Londresko National Portrait Gallery-n. Colour Chart: Reinventing Colour, 1950 to Today talde-erakusketan parte hartu zuen Tate Liverpool-en.
10
Gerhard Richter. Sinopse erakusketa leku hauetan jarri zen ikusgai: Museo Nacional de Artes Visuales, Montevideo; Museo Nacional de Arte Decorativo, Buenos Aires, eta Casa Andrade Muricy, Curitiba, Brasil. Gainera, erakusketak egin zituen leku hauetan: Wako Works of Art galeria, Tokio; The Drawing Center, New York; New Walk Museum & Art Gallery, Leicester, Erresuma Batua, eta Kunstmuseum Winterthur, Winterthur, Suitza.
11
Londresko Tate Modern-ek Gerhard Richter: Panorama erakusketa garrantzitsua inauguratu zuen. Gerhard Richter. Sinopse erakusketa leku hauetan ikusi ahal izan zen: CAIXA Cultural, Brasilia; Pinacoteca do Estado de São Paulo, São Paulo, eta Museu de Arte do Rio Grande do Sul Ado Malagoli, Porto Alegre, Brasil. Erakusketa bana egin zuen Bucerius Kunst Forum-en, Hanburgon, Alemanian, eta The FLAG Art Foundation-en, New Yorken.
Artistari buruzko Gerhard Richter Painting dokumentala estreinatu zen, Corinna Belz-ek zuzendutakoa.
12
Richterren obraren erakusketa asko izan ziren Europan; besteak beste, Panorama atzera begirakoa; lehenik, Berlingo Neue Nationalgalerie galeriara eraman zen, eta, gero, Parisko Centre Georges Pompidou zentrora. Dessins et aquarelles 1957–2008 ere inauguratu zen Parisko Louvre museoan.
Kunsthalle im Lipsiusbau museoan (Dresden) erakutsi zuen Atlas ospetsua.
Sinopsis erakusketa ibiltaria Latinoamerikako hainbat herrialdetan izan zen: Museo de la Ciudad (Quito); Biblioteca Luis Ángel Arango del Banco de la República (Bogotá); eta Museo de arte de Lima (MALI).
13
Gerhard Richter. Elbe, November und andere. Eine Präsentation im Rahmen der Sammlung erakusketa antolatu zen Museum Ludwig museoan (Kolonia).
Beiraz egin zituen lanak aurkeztu ziren Gerhard Richter. Strips and Glass erakusketan, lehenik Albertinum museoan (Dresden) eta, gero Kunstmuseum Winterthur museoan. Haren Atlas-Mikromega obra handitua Kunstbau München museoan (Munich, Alemania) erakutsi zen.
Londresko Tate Modern museoak Erresuma Batuan zehar ibiliko zen Gerhard Richter: Artist Rooms erakusketa inauguratu zuen.
14
Gerhard Richter: Pictures/Series erakusketa garrantzitsua antolatu zen Fondation Beyeler fundazioan (Basilea, Suitza). Neues Museum-ek (Nurenberg, Alemania) beste erakusketa monografiko bat eskaini zion.
Gerhard Richter Streifen + Glas eta From Elbe to November erakusketak inauguratu ziren Kunstmuseum Winterthur museoan (Suitza).
Azken obrak aurkeztu zituen Marian Goodman galerian (Londres).
15
Gerhard Richter: Painting erakusketa inauguratu zen Wako Works of Art galerian (Tokio).
Arvo Pärt konpositore estoniarrak korurako pieza bat sortu zuen, eta Richter/Pärt erakusketan interpretatu zen, Whitworth Gallery-n (Manchester, Erresuma Batua). Itsas paisaia (Seestück, 1998) Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanen artean egotera igaro zen.
Dominique Levy Gallery (Londres), Galerie Schwarzer (Düsseldorf) eta Hannah Hoffman Gallery (Los Angeles) galerietan ere ikusi ahal izan zen haren obra.
16
Japoniako Toyoshima uhartean Beirazko 14 panel Toyoshimarako, hutsalkeriari eskainiak (14 Glasscheiben für Toyoshima (der Vergeblichkeit gewidmet) pieza kokatu zen, obra iraunkor gisa. Besteak beste, Birkenau aurkeztu zuen Museum Frieder Burda museoan (Baden-Baden, Alemania).
Erakusketa monografikoak antolatu ziren Setareh Gallery (Düsseldorf, Alemania), Marian Goodman Gallery (New York) eta Galerie Noah (Augsburg, Alemania) galerietan.
17
Artistak 85 urte bete zituenez, erakusketa monografiko garrantzitsuak egin ziren Narodni Galerie-n (Praga), Museum Ludwig museoan (Kolonia, Alemania), Museum Folkwang museoan (Essen, Alemania), Stedelijk Museum voor Actuele Kunst (S.M.A.K.) museoan (Gante, Belgika), The Jewish Museum and Tolerance Center zentroan (Mosku) eta Espace Louis Vuitton Beijing gunean (Pekin).
Lehen aldiz, haren obra Australian izan zen, Brisbane’s Gallery of Modern Art galerian.
18
European Culture Prize Taurus saria jaso zuen Dresden-en (Alemania), bere ibilbideagatik.
Museum Barberini museoak (Potsdam, Alemania) Gerhard Richter: Abstraction erakusketa antolatu zuen.
Early Works erakusketa eskaini zion Museum Wiesbaden museoak (Alemania).
Galerie Bernd Lutze (Friedrichshafen) eta Mike Karstens Galerie (Münster) galerietan ikusi ahal izan ziren Richterren erakusketak.
19
Guggenheim Bilbao Museoak haren itsas paisaiei buruzko erakusketa bat egingo du.